Mendukilo, santutegia eta izarrak. Hirurak aldi berean gozatzera

Guaixe 2018ko ira. 6a, 15:10
Bisitariak gidaren azalpenak entzuten Aralarko santutegian. Argazkia: Sakanako Garapen Agentzia.

Plazaola turismo partzuergoak eta Sakanako Garapen Agentziak  bigarren urtez Lurraren bihotzetik izarretara bisita gidatua antolatu du hilaren 15erako. Eskaintzak Mendukiloko lezera (17:30ean) eta Aralarko santutegira (19:15ean) bisita gidatuak hartzen ditu. Ondoren tokiko produktuen dastatzea izanen da. Eskaintza borobiltzeko izarrak behatzeko aukera izanen da (21:15ean).

Antolatzaileek jakinarazi dute plaza kopuru mugatuak direla. Izen ematea 13ra arte zabalik dago eta Etxarri Aranazko Goazen Bidaiak agentzian egin behar da (650 023 698 edo goazenbidaiak@gmail.com). Pertsonako 10 euro ordaindu behar dira. Izena ematean bisita zein hizkuntzatan egin nahi den esan behar da, gaztelania eta euskara taldeak izanen baitira. Autobusa 17:00etan abiatuko da Lekunberritik.

Borobiltzeko
Irailaren 15eko egun osoa Aralar ezagutzen eman nahi duenak, goizean mendian barnako gidatutako ibilbidea egiteko aukera izanen du. Iribasko iturburua edo Aralarko trikuharriak ezagutzeko aukera dute. 5 bat km-ko ibilbide errazak dira. Izena eman nahi dutenek hilaren 14ko 18:00ak arteko epea dute. 608 560 369 telefonora edo info@mirua.com helbidera jo daiteke.