guaixe.eus

Ziberaktibistak berriro borrokan!

  Kultura  Sakana

kolaboratzaileak

Iraila beroa dator Europako sareetan, irailaren 12an Copyrightaren direktiba berriaren helegiteak bozkatuko baitira Europar Parlamentuan. Bozketa hau ez da behin betikoa izango, ondoren direktiba guztiaren alde egin beharko dutelako berriro, baina pausu oso garrantzitsua izango da.

Egile-eskubideei buruzko legedi berri horren bi artikulutan zentratzen da protesta. Alde batetik, 11. artikuluak ezartzen duena da, edukiaren jabearen baimena edo lizentzia izatea beharrezkoa izango dela hau eransteko edo indexatzeko. Hau da, bilatzaileek edo sare sozialek editoreei ordaindu egin beharko diete babestutako lan baten zati bat erakutsi ahal izateko. Horren ondorioz, adibidez, Copyrighta duen prentsa guztiaren testuak ezin izango ditugu elkarbanatu.

Bestetik, 13. artikuluaren arabera, gainera, sareko publikazio plataformek polizia papera hartu beharko lukete honen aurrean. Beraiek instalatu beharko lituzkete filtroak erabiltzaileek igotzen dutenak egile-eskubideak puskatzen ez dituela ziurtatzeko. Kasu honetan, ondorioak handiak izango lirateke; zentsura plataforma horien eskuetan jarriko litzateke eta ez epaile baten eskuetan, helegiterako edo defentsarako aukerarik gabe, edo adibidez, aipurako eta parodiarako eskubideak urratuko lirateke sistematikoki, algoritmoek ez dituzte hauek kontuan hartuko eta komunikabide batek beste baten aipamena jarriz gero, zentsuratua izango litzateke eta bestalde, hainbeste gustatzen zaizkigun memeak, Copyright dun argazki batekin eginez gero, filtroak argi gorria ezarriko luke.

Honek guztiak ezagutzen dugun Internet sarea goitik behera aldatuko duela argi dago. Nire bizitzan garrantzia handia duen webgune batek arazo handiak izan ditzake, kultura askearen adierazle handienetako batek, Wikipediak. Aipamen asko erabiltzen ditu munduko entziklopedia handienak eta horrek arazoak ekarri ahal dizkio. Eta nola izango gara jakintsu Wikipedia gabeko munduan?

Irailaren 12ko bozketa baino lehen, Internet sare aske eta multinazional-poliziarik gabekoa nahi dugula esan ahal izateko Copyrightaren direktibaren aurkako talde ziberaktibistek webgune bat martxan jarri dute. Gure parlamentariekin modu erraz batean email edo telefono bidez kontaktuan jartzeko aukera daukagu es.saveyourinternet.eu webgunean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa

Laguntzaileak