Otadiko Kristo Deuna Pilota Txapelketako finalak erabakita

Guaixe 2018ko ira. 11a, 11:56
Aurreko urteko Otadiko Kristo Deuna txapelketako sari ematea. Argazkiak, artxiboa (SDA).

Larunbatean torneoko 3. jardunaldia jokatu zen eta dagoeneko erabakita geratu dira irailaren 15ean, larunbatean, 22:00etatik aurrera Altsasuko Burunda pilotalekuan jokatuko diren finalak

Asteburuan 49. Otadiko Kristo Deuna Pilota Txapelketako 3. jardunaldia jokatu zen Burunda pilotalekuan. Jakina denez, Sociedad Deportiva Alsasuak aurten Pilotajauku klubarekin batera antolatu duen txapelketan hiru kategoria jokatzen ari dira: jubenilak, 23 urtez azpikoak eta, lehenengoz, emakumezkoak.

Larunbateko 3. jardunaldiko partida guztiak oso lehiatuak izan ziren, estu-estuak. Emozioa bukaeraraino egon zen pil-pilean, eta, azkenean, Mendizabal eta Agirre gailendu ziren emakumezkoetan, Osa eta Elizegi jubeniletan eta Canabal eta Garmendia 23 urtez azpikoetan, soilik  tanto baten aldearekin.

Gauzak horrela, Altsasuko festetan, larunbatean, gaueko 22:00etatik aurrera Burunda pilotalekuan jokatuko diren 49. Otadiko Kristo Deuna Pilota Txapelketako finalak zehaztuta geratu dira. Emakumezkoetan, Garaik eta Bergarak Mendizabal eta Agirre izanen dituzte aurkari. Jubeniletan, ordezkari sakandar bakarrak izanen ditugu, Olaetxea eta Lazkoz. Osa eta Elizegi izanen dituzte aurkari. Eta 23 urtez azpikoetan Canabal eta Garmendia Azketaren eta Elizegiren kontra ariko dira.

49. Otadiko Kristo Deuna Pilota Txapelketako 3. jardunaldiko emaitzak
Emakumeak: Mendizabal-Agirre 18 / Alonso-Igoa 15
Jubenilak: Osa-Elizegi 22 / Olaetxea-Lazkoz 20
23 azpikoak: Nazabal-Arbizu 21 / Canabal-Garmendia 22

Otadiko Kristo Deuna Pilota Txapelketa. Finalak
Irailak 15, larunbata, 22:00etan, Burunda pilotalekuan
Emakumeak: Leire Garai-Arrate-Bergara / Nora Mendizabal-Naroa Agirre
Jubenilak: Osa-Elizegi / Olaetxea-Lazkoz
23 azpikoak: Canabal-Garmendia / Azketa-Elizegi