Desfibriladorea erabiltzen ikasteko ikastaroa behin egitearekin ez da nahikoa, tarteka ikasitakoak erreziklatu behar dira. Horrela, Sakanako Mankomunitateak, Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin, desfibriladore erreziklatze ikastaroa antolatu du urriaren 29an, Lakuntzan, 16:30etik 20:30era. Izena ematea zabalik dago Mank-eko kirol zerbitzuan (kirolak@sakana-mank.eus edo 948 464 866).