Irailaren 23tik 30era Munduko Txirrindularitza Txapelketa jokatuko da Austriako Innsbruck hirian, juniorren, 23 urtez azpikoen eta eliteen mailatan. Juniorren mailako Espainiako selekzionatzaile Francisco Javier Cerezok Mundialetarako 8 txirrindulari aurrehautatu ditu, eta horietatik bost izango dira, azkenean, Innsbruckeko Mundialetako linea lasterketan ariko direnak. Aurrehautatutakoen artean Aralar klubeko Intersport Irabia taldeko Josu Etxeberria iturmendiarra dago, eta berarekin batera Carlos Rodriguez, Ivan Cobo, Jon Barrenetxea, Alex Martin, Pau Miquel, Pelayo Sanchez eta Miquel Lopez. Linea lasterketa irailaren 27an jokatuko da eta erlojupekoa, aldiz, irailaren 25ean. Erlojupekoan Carlos Rodriguez Espainiako txapelduna eta Ivan Cobo, txapeldunordea, arituko direla aurreikusten da.