Sakanako hainbat etxetan Kataluniako banderak edo esteladak jarrita daude urte guztian. Arbizuko eta Etxarri Aranazko sarreretan jarritako mastetan marradun hori-gorridun bandera ikus daiteke. Eta, gaur, Diada edo Kataluniako Egun Nazionala dela eta, esaterako, Altsasun Kataluniako preso politikoen askatasuna aldarrikatzen duten banderolak eta lazo horiak agertu dira udaletxe parean.