Katarain bigarrena Axeri Trailen

Guaixe 2018ko ira. 12a, 08:33

Idiazabalgo proban 201 korrikalarik hartu zuten parte eta Ander Iñarra nagusitu zitzaion lakuntzarrari

Igandean Axeri Trail-Mikel Garmendia Memoriala jokatu zen Idiazabalen, 25,4 km dituen mendi lasterketa ederra. 201 korrikalarik lortu zuten proba osatzea eta Ander Iñarra izan zen jaun eta jabe (2:09:49). Lezokoak 6 minutu atera zizkion bigarrenari, Beñat Katarain lakuntzarrari (2:15:49). Join Bereziartu altsasuarra 53.a sartu zen (2:50:27). Emakumezkoetan Oihana Azkorbebeitia gailendu zen (2:34:43).

Bestalde, larunbatean Dravet Trail Solidarioa jokatu zen Noainen 9 km-ko proba, Taxoaren barna.  Alberto Azparrenek (1:19:05) eta Imna Sainzek (1:38:47) irabazi zuten eta Erkuden San Martin 71.a sailkatu zen (1:57:09), probako 5. emakumea.