Lagun Artearen eta Altsasuren bigarren garaipena

Guaixe 2018ko ira. 17a, 15:50

Erregional maila. 2. jardunaldia: Lagun Artea 5 – Gazte Berriak 1 / Altsasu 2 – Iruña B 0

Erregional mailako 2. jardunaldian bigarren garaipena jarraian lortu zuten gure bi taldeek. Lagun Arteak taldeak Gazte Berriak taldea hartu zuen igandean Lakuntzan eta goitik behera  nagusitutako partidan 5 eta 1 irabazi zuten lakuntzarrek, Davilak (2), Zubiriak (2) eta Berasategik sartutako golei esker.

Eta larunbatean Dantzalekun jokatutako partidan 2 eta 0 gailendu zitzaion Altsasu Iruña B taldeari, garaipen garrantzitsua altsasuarrak festetan murgilduta zeudela kontuan hartzen badugu. Altsasuarrak kontrako atera iristen hasi ziren eta Josebak Altsasu aurreratu zuen izkinako sake baten ondoren. Eta bigarren zatia hasi eta berehala bigarrena sartu zuen Lobok. Altsasuk ongi eusten jakin zuen eta hiru puntuak etxean geratu ziren.

Sailkapen orokorrean Lagunak B taldea da liderra, Lagun Artea bigarrena eta Altsasu laugarrena, guztiok seina punturekin. Asteburuan Iruña B taldearen kontra ariko da Lagun Artea eta Ardoi B taldearen kontra, aldiz, Altsasu.