Atzo sekulako ekaitzak astindu zuen Logroño. Adarraga pilotalekua urez bete zen eta bertan programatutako San Mateoetako Binakako Torneoko partida bertan behera geratu zen. Garbiketa guztiak eginda, gaur jokatuko da partida.
Gaur, beraz, torneoko bi partida daude jokoan. 19:15ean hasiko den jaialdiko hasierako partidaren ondotik, torneoko lehen partidan Olaizola II.ak eta Zabaletak Victor eta Rezusta izango dituzte arerio. Eta, bukaeran, atzo jokatu beharrekoaren txanda izango da: Altuna III.aren eta Aretxabaletaren kontra ariko dira Artola eta Martija.