XXV. Sakanako Bizikleta Egunerako izena ematea zabalik dago

Guaixe 2018ko ira. 18a, 12:51

Irailaren 30ean izanen da eta Irurtzun eta Altsasu batuko ditu (41 km). Izena ematea zabalik dago Mank-eko Kirol Zerbitzuan

Sakanako Mankomunitateak irailaren 30ean antolatuko du XXV. Sakanako Bizikleta Eguna. Aurten Irurtzundik abiatuko da proba ez lehiakorra eta Altsasun despedituko da (41 km). Antolatzaileek hurrengo egunotan emango dituzte argibide gehiago baina bertan aritzeko izena ematea zabalik dagoela nabarmendu dute. Dohainik da, baina autobusak eta azpiegitura guztia prestatzeko aurretik eman behar da izena Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuan (948 464 866 edo kirolak@sakana-mank.eus edo www.sakana-mank.eus).