Lastailaren 21ean ospatuko da Nafarroako ikastolen festa Altsasun. Nafarroa Oinezko antolatzaileak Uxue Barkos presidentearekin eta Maria Solana hezkuntza kontseilariarekin elkartu dira gaur. Ikastolako zuzendari Ibai Iriartek, ikastolako presidente Eneida Carreñok, Nafarroako Ikastolen Federazioko zuzendari Josu Reparazek eta presidente Mikel Asiainek ospakizunari buruzko argibideak eman dizkiete foru agintariei. Iñigo Aritza ikastolak antolatzen duen hirugarren Nafarroa Oineza da aurtengoa. Ateratzen den dirua eraikina egokitzeko eta hezkuntza eredua finkatzen segitzeko dela azaldu diete gobernuko ordezkariei. Aldi berean, ospakizunean parte hartzeko gonbidapena egin diete Barkosi eta Solanari.