Beñat Katarain bigarrena Aratzen eta hirugarrena Ttutturren

Guaixe 2018ko ira. 20a, 11:38

Asteburuan bi km bertikal osatu ditu lakuntzarrak eta bietan podiumera igo da. Uharte Arakil-Beriain km bertikalerako prestatzen ari dira gure korrikalariak

Uharte Arakil-Beriain Km bertikala igandean jokatuko da eta egun horretarako Beñat Katarain korrikalaria prestaketa egiten ari dela esan daiteke. Asteburuan bi km bertikaletan aritu da Euskal Selekzioko kidea eta bietan podiumera igo da.

Larunbatean IntzaTtutturre km bertikala jokatu zen Intzan. Bertako ostatutik aterata, Ttutturre gainera igo behar izan zuten proban parte hartu zuten 96 korrikalariek: 3,8 kilometrotan 963 metroko desnibel positiboa gainditu behar izan zuten. Joseba Diaz (37:15) izan zen azkarrena; 1:02 minutu atera zion Asier Larruzeari (38:17). Beñat Katarain lakuntzarra izan zen hirugarrena helmugan, 1:28ra (38:43). Joxeja Maiza etxarriarra 22.a sailkatu zen (44:04) eta Mikel Iriarte 60.a (54:41). Eta emakumezkoetan Maricruz Angonek irabazi zuen (49:02). Zazpigarrena Erkuden San Martin etxarriarra izan zen (57:00).

Hurrego egunean Araia Aratz Kilometro Bertikala antolatu zuen Altzania mendi klubak. Araiatik aterata Aratz igotzea zen erronka, 5 km-ko proba. Mikel Beunza (37:57) eta Maria Zorroza (44:48) igo ziren oholtzako gorenera, proba ikusgarria egin eta gero. Bigarrena bezperan Ttutturren hirugarrena sailkatu zen Beñat Katarain lakuntzarra izan zen (38:16). Alatz Agirre arbizuarra 13.a sailkatu zen (44:16), Ioseba Iza arbizuarra 30.a (47:57) eta Asier Leiza 37.a (51:55).

Iñaki Gonzalez 200 kilometroko Bocineros Ultran
Asteburu honetan Bocineros-Deiadar Xtrem mendi lasterketa jokatu da Bizkaian, hiru distantziatan: 200 km, 105 km eta 45 km. 200 kilometroko proban 85 mendi korrikalarik hartu zuten irteera eta 59k besterik ez zuten amaitu, probaren gogortasunaren isla. Juan Romano izan zen azkarrena, ia 32 orduren ostean (31:50:34). Iñaki Gonzalez altsasuarra bertan aritu zen eta 45 ordu pasa behar izan zituen proba ultra gogor hau despeditzeko. 23. postuan sartu zen (45:13:33).