Arabako Itzulia Aitor Alberdirendako

Guaixe 2018ko ira. 20a, 09:40
Aitor Alberdi, Villatuertan.

Aralar klubeko Intersport Irabiako Martzel Etxeberriak irabazi zuen igandean Dulantzin jokatutako azken etapa

Igandean kadeteen mailako Arabako Itzuliko hirugarren eta azken etapa jokatu zen Dulantzin, 124 kilometroko X. Alegria-Dulantzi Udala Saria. Tropela batera iritsi zen helmugara eta esprintean Aralar klubeko Intersport Irabia taldeko Martzel Etxeberria gailendu zen. Bere taldekide Aitor Alberdi, Arabako Itzuliko liderra, hirugarrena sartu zen eta berak irabazi zuen Arabako Itzulia.

Sailkapen orokorrean, Aitor Alberdik 23 segundo atera zizkion Luyando-Ganzedo taldeko Mikel Berazari eta 30 segundo El Proex taldeko Arkaitz Duqueri. Martzel Etxeberria bere taldekidea 8.a sailkatu zen eta Quesos Albenizko Unai Aznar eta Hugo Aznar 9.a eta 10.a. Mikel Lizasoain (I.I.) 14.a sailkatu zen.