Sakanako futbol 8 topaketetan izena emateko epea zabalik

Guaixe 2018ko ira. 20a, 13:20

Taldeek urriaren 5era arte eman dezakete izena, Mankomunitatean

Sakanako Mankomunitateak, Sakanako futbol eta areto futbol kluben eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin, 2018/2019 futbol 8 eta areto futbol 8 topaketak antolatuko ditu kimuen mailan (2007an eta 2008an jaiotakoak) eta benjaminen mailan (2009an eta 2010ean jaiotakoak). Bertan aritu nahi duten taldeek urriaren 5a baino lehen eman beharko dute izena. Horretarako Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzura jo beharko dute (948 464 866, kirolak@sakana-mank.eus).