Makillajearen gezurrak

Irati Pellejero 2018ko ira. 21a, 08:17

kolaboratzaileak

Lehenik eta behin argitu nahiko nuke, ez naizela gaian aditua, baina asko gustatzen zait. Hori dela eta, hainbat ikastaro jaso ditut, eta hona hemen modu laburrean ikasitako aholku batzuk:
-Makillatzen hasi baino lehen gure azala zaindu behar dugu,: azala garbitu (xaboi guztiek ez dute balio), dagokigun hidratatzailea erabili eta eguzkitarako babes-krema bota (urte osoan zehar babestu behar dugu).
-Egunero makillatzea txarra da? Gezurra. Egia da azala arnasten utzi behar dugula, batez ere gauean zehar. Beraz, egunero makillatzea ez da txarra baizik; eta azala ongi ez garbitzea da arazoa. Nahiz eta ez margotu, gauero aurpegia garbitu behar dugu. Eta nola ez, produktu onak erabili behar ditugu, gure azalari dagozkienak. Gure gorputza da eta bakarra; beraz, zaindu behar dugu. Egunero makillatzen bagara, ez erabili kobertura handiko baseak. Egunerokotasunean BB cream eta CC cream izanen dira gure lagun hoberenak.
-Azal koipetsuak ez du hidratatzailerik behar? Gezurra, azal mota horri dagokiena erabili behar dugu, lipidoen produkzioa estimulatzen ez dutenak.
-Izotzak begi-tzuloak murrizten ditu? Gezurra, gainera erretzeko arriskua izan dezakegu.
-Begiak margotzen ditugunean ezin ditugu ezpainak margotu? Gezurra, aukeratutako koloreen arabera izango da; armonia bat lortu behar dugu bien artean.
-Begiak beltzez margotzeak handiago egiten ditu? Gezurra, begia barrendik margotzen badugu arkatzarekin justu kontrakoa lortuko dugu.
-Zuzentzaileak beti gure azala baino argiago izan behar du? Gezurra, gure azalaren antzekoena izan behar du, eta gure makillajearena ere, nola ez. Oso argia bada disimulatu beharrean, kontrakoa lortuko dugu, gehiago nabarmendu.
-Makillajea eta kosmetikoak ez dira zahartzen? Gezurra, dena zahartzen da batzuk besteak baino lehen: betile maskara ( 6 hilabete), kremak (12), lurrinak (36), ezpainetakoak (6-12, markaren arabera) …
-Ezpain gorriak bakarrik azal zurientzat dira? Gezurra, gaur egun gorri mota asko ditugu merkatuan eta hobekien datorkiguna erabiltzean dago gakoa.
-Betile maskara ponpatu behar dugu pikorrak kentzeko? Gezurra, inoiz ez dugu hori egin behar, horrek haizea sartuko dio eta horrela lehortuko da.
-“Lip Plumperrak” ezpainen bolumena handiagotuko dute? Gezurra. Zer dira? Gloss baten antza dute eta honako osagai hauek dituzte: piperbeltza, mentola, kanela eta kafeina. Honek narritadurirritazioa sortzen du, baina ez da betirako baizik eta margotuta duzun bitartean.