Ezkurdia eta Imaz San Mateotako finalera

Guaixe 2018ko ira. 21a, 11:10

Atzo 9 tantotan utzi zituzten Victor eta Rezusta eta igandeko final handia jokatuko dute. Gaur jakingo da zeintzuk izango diren beste finalistak

Atzo San Mateotako Binakako Torneoko partida jokatu zen Logroñon. Joseba Ezkurdia arbizuarrak beste erakustaldi bikaina egin zuen eta Imaz bikainaren laguntzarekin, 22 eta 9 irabazi zieten Victorri eta Ezkurdiari. Ikusgarri aritu zen arbizuarra eta hasieratik hartu zuen agintea: lan asko egin zuen eta ongi asmatu zuen. Horrela, Victorren eta Rezustaren gainetik pasatu ziren eta indarrez beteta iritsiko dira igandeko finalera. San Mateoko torneoa irabazteko faboritoen artean zeuden Olaizola II.a eta Zabaleta, aldiz, bidean geratu dira.

Ezkurdiak eta Imazek finalean nortzuk izango dituzten aurkari gaur jakingo da. Altuna III.ak eta Aretxabaletak Elezkano II.a eta Albisu izango dituzte aurkari. Artola eta Martija finaletik kanpo daude, tantoen koefizientea dela eta. Altuna III.ak eta Aretxabaletak aukera gehiago dituzte finalean egoteko, tantoen koefizientea dela eta, baina gaurko partida jokatu arte ez dago zehatz jakiterik. Finala igandean jokatuko da, 17:00etatik aurrera hasiko den jaialdian (ETB1).

Bakaikoa eta Martija gardoaren desafioan
Bihar, larunbatean Bodegas Domus Dei desafioa jokatuko da Logroñoko San Mateoen barruan. Lau t´erdian, Agirre eta P. Etxeberria lehiatuko dira; binaka, Irribarriak eta Martijak Urrutikoetxea eta Mariezkurrena izanen dituzte aurkari. Eta buruz buru, Dario eta Joanes Bakaikoa etxarriarra lehiatuko dira.