Etxarrik berdindu egin zuen Donezteberekin

Guaixe 2018ko ira. 24a, 12:54

Preferente maila. 2. jardunaldia: Doneztebe 1 / Etxarri Aranatz 1

Doneztebek eta Etxarri Aranatzek partida oso lehiatua jokatu zuten. Ibanek Etxarri Aranatz aurreratu zuen baina atsedenaldia baino lehen berdintzea lortu zuen Doneztebek. Bigarren zatian bere horretan jarraitu zuen partidak. Doneztebek aukerak sortu zituen eta Etxarrik nahiago izan zuen kontraerasoekin saiatu. Azkenean banakako berdinketarekin bukatu zen partida eta puntutxo bat ekarri zuten etxarriarrek.

Sailkapen orokorrean Arrotxapea da lider (6 puntu) eta Etxarri Aranatz laugarrena da, 4 punturekin. Asteburuan, hain zuzen ere, Arrotxapea liderra hartuko du Etxarrik San Donato zelaian. LagunArtea, aldiz, Ardoi B taldearen kontra arituko da Lakuntzako Zelai Berrin.