Lagun Arteak irabazi eta Altsasuk galdu

Guaixe 2018ko ira. 24a, 12:59

Erregional maila. 3. jardunaldia: Iruña B 0 – Lagun Artea 4 / Ardoi B 2 – Altsasu 0

Lagun Arteak denboraldiko hirugarren jarraipena lortu zuen jarraian, Taxoaren Iruña B taldeari 0 eta 4 irabazi eta gero. Lehen zatian akaso Iruñak jokatu zuen gehiago, baina Burillok eta Maizak gol bana sartu zituzten eta bi goleko errentarekin joan ziren lakuntzarrak atsedenaldira. Bigarren zatia hasi eta berehala Zubiriak Lagunen hirugarren gola sartu zuen eta Lagun Arteak partida dominatu zuen. Sarriesek laugarren gola sartu zuen, ate propioan. Iruña B-k falta eskatu zuen, baina arbitroak Lagun Artearen aldeko gola izan zela ondorioztatu zuen eta 0 eta 4-ko garaipenarekin itzuli ziren lakuntzarrak.

Aldiz, Zizurtik esku hutsik itzuli ziren altsasuarrak. Oso partida lehiatua eskaini zuten bi taldeek. Ardoik baloiaren kontrola hartu zuen eta jokaldi oso landuak sortu zituen. Aldiz, kontraerasoan saiatu ziren altsasuarrak. Atsedenaldia baino lehen Ardoik gola sartzea lortu zuen, eta bigarren zatian partidak bere horretan jarraitu zuen, Ardoik bigarren gola lortu zuenera arte. Hortik aurrera Altsasu gehiago saiatu zen, baina markagailua ez zen gehiago mugitu, Ardoiren defentsa bikaina izan zelako.