Napardeath filma grabatuko dute Urbasan

Guaixe 2018ko ira. 25a, 14:03

Larunbatean, irailaren 29an, eginen dute grabazioa Urbasan eta "zonbi, momia eta txirrindulari-distopikoak" behar dituzte

Maiatza bukaeran egin behar zuten Napardeath filmaren "azken gudaren" filmaketa, baina eguraldi txarraren ondorioz bertan behera utzi zuten. Larunbatean, irailaren 29an, Urbasa-Andia parke naturalera itzuliko dira eta figuranteak behar dituzte. Informazio gehiago katihotsak@gmail.com edo twitterreko kontuan mezu pribatuaren bidez eskuratu daitekela azaldu dute antolakuntzatik.

Napardeath zonbi karlistak, banpiro jeltzaleak eta momia abertzaleak protagonistak diren filma da.