Greba feminista izanen da heldu den urtean ere

Guaixe 2018ko ira. 24a, 14:55

Aurtengo martxoaren 8an Irurtzunen egindako kontzentrazioa.

Euskal Herriko mugimendu feministak Gasteizen batzarra egin zuen larunbatean. Eta bertan erabaki zuten 2019ko martxoaren 8an greba feministara deitzea. 24 orduko greba izanen da. Aurtengo martxoaren 8an bezala emakumezkoak zapaltzen dituen gizarte eredua salatuko dute. Deialdia prestatzeko herriz herriko talde lana aurki hasiko dute. Grebaren helburuak, hala ere, azaroaren 17an Donostian eginen duten batzarrean zehaztuko dituzte.