Iñigo Aritza ikastolakoak Nafarroa Oinez 2018ko ospakizunetako lana aurreratuak dituzte. Ospakizunerako gonbidapenak banatzen hasiak dira dagoeneko. Joan den ostegun arratsaldean Nafarroako Parlamentura joan ziren eta erakundeko presidente Ainhoa Azanarez Igartzarekin elkartu ziren. Antolatzaileen izenean Nafarroako Ikastolen Federazioko presidente eta zuzendari Mikel Asiain eta Josu Reparaz eta Iñigo Aritza ikastolako presidente eta zuzendari Eneida Carreño eta Ibai Iriarte izan ziren bileran. Aznarezi 38. Nafarroa Oinezen prestakuntza lanen nondik norakoak azaldu zizkioten eta lastailaren 21ean Altsasun izanen den ikastolen festara gonbidatu zuten.