Gaur Codere Masterseko lehen finalerdia edo kanporaketa jokatuko da Iruñeko Labrit pilotalekuan, 19:45ean hasiko den jaialdian. Irabazlea larunbatean Navarra Arenan jokatuko den final handirako sailkatuko da.
Beste finalerdia bihar jokatuko da eta jokoan ariko diren 4 pilotarietatik 3 sakandarrak izango dira. Bihar, ostegunean, 19:45etik aurrera, Labriteko jaialdiko partida nagusian Ezkurdia eta Zabaleta Urrutikoetxearen eta Martijaren kontra ariko dira, larunbateko final handiko txartelaren bila.