Larunbatean XLV. San Migel Saria jokatu zen Murgian, aldi berean Arabako Erlojupeko Txapelketa zena. Kadeteek 9 km-ko distantzia osatu behar izan zuten eta 15 km-koa, aldiz juniorrek. Burunda klubeko Quesos Albeniz taldeko txirrindulariek lan bikaina egin zuten.
Kadeteetan Quesos Albeniz taldeko Iker Mintegi izan zen azkarrena. 9 km-ak osatzeko ia 12 minutu behar izan zituen (11:57). Segundo eskas batera sartu zen bere taldekide Unai Aznar (11:58). Gainontzeko taldekideei dagokienez, Antonio Gonzalez 6.a sailkatu zen (12:28), Hugo Aznar 9.a (12:45), Sergio Lopez 22.a (13:21), Jon Chamorro 31.a (13:45), Oihan Etxeberria 34.a (13:48) eta Willy Ismael Torres 49.a (15:55).
Junior mailan Jokin Murgialdai izan zen txapelduna (20:21). Quesos Albenizko Ailetz Lasa ziordiarra podiumera igo zen, hirugarrena sailkatu baitzen (20:55). Bere taldekide Mateo Gonzalez 4.a sailkatu zen (20:59), Diego Gonzalo 34.a (23:17) eta Jony Vega 44.a (24:51).