XXVI. Extremadurako Etxea Trofeoa jokatu zen larunbat goizean San Juan klubeko instalazioetan, txikienen mailatik hasita haurren mailara arte. Sakana Patin Taldeko bi irristalarik podiumera igotzea lortu zuten. Aurre benjaminen mailan Asier Galarza Zubiria urdiaindarra hirugarrena sailkatu zen eta emakumezkoen kimuen lasterketa Iratxe Lapuente ziordiarrak irabazi zuen.
Ikasturte hasieran gauden honetan, Sakana Patin Taldeak sakandar guztiei irristaketan trebatu eta antolatutako proba eta lasterketetan aritzeko deia egin du.