Hizkuntzen Europako Eguna: Badakizu Soraluzen hogei hizkuntza inguru berba egiten direla?

Egoitz Unamuno 2018ko ira. 26a, 12:06

Europako Kontseiluak 2001ean izendatu zuen Hizkuntzen Europako Eguna irailaren 26a. Izendapenaren helburua hizkuntzen ikaskuntza sustatzea da. Soraluzen hogei bat hizkuntza berba egiten direla kalkulatu du Pil-pilean Euskaltzaleen Elkarteak.

Urte hasieran, Soraluzen berba egiten diren hizkuntzak aztertu zituen Pil-pileanek eta ondorioztatu zuen, guztira, hogei bat hizkuntzatako hiztunak daudela herrian. Gero, hiztun horietatik hamairu elkarrizketatu zituen eta euren lekukotasunak jaso zituen ikusentzunezko batean. Frantsesa, wolofa, ukraniera, bangladesera, arabiera, alemaniera… eta beste hizkuntza batzuetako hiztunak ageri dira bertan.