Giro ederra Ergoienako Egunean

Guaixe 2018ko ira. 27a, 08:35

Ibarraren eguna ospatu zuen Ergoienak larunbatean. Bigarren edizioa Unanun izan zen. goizetik Ergoienako birako korrikalariek hiru herrien arteko lotura egin zuten. Bitartean bisitariek artisau azoka bisitatzeko aukera izan zuten. Sari banaketaren ondoren, eta bazkaltzeko garaia iritsi bitartean, Denok Bat elkartea ergoendarren bilgune bihurtu zen. Frontoian bazkaltzera ehunen bat pertsona elkartu ziren. Giro ederrak iluntzera arte segitu zuen plazan, dantzaldia baitzegoen.

Argazkiak: Aintzane Marin Mercero