Crossroads blues

Ricardo Areta Urrestaratzu 2018ko ira. 28a, 08:20

kolaboratzaileak

“Robert Johnson bere diskoetan soilik izan zen, mito hutsa izan zen” Martin Scorsese

Mississipin, Clarksdaleko bidegurutzean, Robert Johnsonek bere arima deabruari saldu zion, modu honetan garai guztietako gitarra-jotzaile hoberena bihurtuz. Zenbat izanen da egia eta zenbat mitoa?

Robert Johnsoni buruz ezer gutxi dakigu, bere jaiotze data ez da ezaguna eta bere heriotza oraindik ere misterio bat da. Robert 1938an zirkunstantzia bitxietan hil zen. Non? …”bidegurutze” batean. Traizioa, adulterioa eta hilketari buruz hitz egiten da. 27 urte inguru zituela Beltzeburekin zuen zorra ordaindu zuela dioena bada.

Robert tipo bakartia eta beti iragaitzaz zegoena zela esaten da. Bere aitak familia utzi behar izan zuen zurien lintxamendu batengandik ihes. 1929an ezkondu zela ziurra da eta bere emaztea urte bat beranduago zendu zela. Bakarrik dago edo ordaindu beharreko prezioa da?

Ezagutu zutenek gitarra-jotzaile txarra eta talentu gutxiko musikaria zela diote. Johnson bolada batez desagertu, eta egun arte bluesaren historian izan den musikagile, gitarra-jotzaile eta abeslari hoberenaren moduan itzuli da.

Nola liteke? Berak arima saldu zuen galdetzen ziotenean. “Bidegurutzean gaueko hamabiak arte itxaron nuen, deabrua azaldu zenean nire gitarra eman nion. Itzuli zidan eta nire eskuak giderretik labaintzea besterik ez nuen behar izan”.

Bere bizitza laburrean, hainbat abesti grabatu zituen eta horietan deabrua maiz aipatzen da.

Bluesman honen izena duten hiru hilobi daude, baina badirudi bat bera ere ez dela benetakoa. Kondairak dio, zuhaitz baten azpian, bidegurutze batean lurperatuta dagoela, “NI ETA DEABRUA” izeneko bere abestian eskatzen zuen bezalaxe.