Ederbidea bizikleta bidearen tramitazioak aurrera segitzen du

Guaixe 2018ko ira. 27a, 15:09

Ederbidea proiektua Doneztebe eta Irurtzun bizikleta bide batekin lotuko ditu. Zehazki Bidasoako eta Plazaolako bide berdeak lotuko ditu. Nafarroako Gobernuak Udalez gaindiko Eragineko Proiektu Sektoriala (UGEPS) onartu zuen eta jendaurreko epearen ondoren ez da alegaziorik izan. Nafarroako Aldizkari Ofizialak proiektuaren araudia argitaratu du gaur. Proiektuaren barruan Arakil eta Irurtzun sartzen dira.

Proiektu horrek Iruñea, Donostia eta Baiona lotzeko baliagarria izanen da. 240 km-ko bizikleta-bidea osatuko da. Europa guztia zeharkatzen duen Eurovelo ibilbide sarearen zati izanen da. Etorkizunean Sakana zeharkatuko duen Donejakue bidearekin bat eginen du. Bizikleta erabiltzea sustatzea bai turismo eta aisiarako, bai eguneroko joan-etorrietarako.