Erbitiren Movistar Team seigarrena Munduko Txapelketetako taldekako erlojupekoan

Guaixe 2018ko ira. 27a, 11:35
Argazkia: Photo Gomez Sport / SWPix. Movistar Team.

Juniorretan Josu Etxeberria gaur lehiatuko da, ostegunean, junior mailako linea proban

Igandean hasi ziren Munduko Txirrindularitza Txapelketak, Innsbrucken (Austria), eta igandean despedituko dira. Bi sakandarrek parte hartuko dute.

Elite mailan, Hiriberriko Imanol Erbitik bere taldearekin, Movistar Team taldearekin parte hartu zuen igandean jokatutako taldekako erlojupekoan. 62 km-ko ibilbide gogorra osatu behar izan zuten txirrindulariek, malda aldapatsuak tartean.

Quick Step izan zen talderik azkarrena (1:07:25) eta Erbitiren Movistar Team seigarrena sailkatu zen, 1:31ra.

Etxeberria gaur
Junior mailan eta Francisco Javier Cerezo selekzionatzaileak hautatuta, Josu Etxeberria txirrindulari iturmendiarra lineako proban lehiatuko da, Carlos Rodriguez, Ivan Cobo, Jon Barrenetxea eta Pelayo Sanchezekin batera, gaur, irailaren 27an.