Resano eta Beltza Nafarroako II. Mailako Aizkora Txapelketako finalean

Guaixe 2018ko ira. 27a, 16:50

Igandean, 18:00etan, Igantziko pilotalekuan

Iban Resano eta Goizeder Beltza aizkolari sakandarrek hitzordu garrantzitsua dute igandean Igantzin. Nafarroako II. Mailako Aizkora Txapelketako finala jokatuko da, 18:00etan, Igantziko pilotalekuan eta bost aizkolari lehiatuko dira guztira: Iban Resano dorrobarra, Asier Pellejero (Areso), Jesus Etxeberria (Beintza Labaien), Goizeder Beltza etxarriarra eta Mikel Indakoetxea (Zubieta). Aizkolariek bi kanaerdiko, bi 60 ontzako eta oinbiko bat erdibitu beharko dituzte, eta irabazlea Nafarroako II. Mailako txapelduna izango da. Horretaz gain, lehen bi sailkatuak mailaz igoko dira eta heldu den urtean helduen mailan jokatuko dute.