AEKn behe mailetako ikastaroak hastera daude

Guaixe 2018ko ira. 28a, 09:05
Itsasi euskaltegia.

Informazioa jaso edo izena eman nahi duenak bi aukera ditu: 948 468 258 telefono zenbakira hots egin edo sakana@aek.eus e-postara idatzi.

Sakanako AEK-k jakinarazi duenez, euskara zerotik ikasi nahi dutenek izena emateko aukera dute oraindik. Hasierako maila horiek hastekotan dira Altsasun, goizeko edo arratsaldeko ordutegian. Bakarren batek izena eman nahi badu Altsasuko Gartzia Ximenez kaleko 46. zenbakitik pasa daiteke informazioa eskatzeko. Edo bestela www.itsasieuskaltegia.blogspot.com blogean kontsulta dezake.  

AEK-tik jakinarazi digutenez, hasierako mailakoak ez beste, gainontzeko ikasle guztiek aste honetan hasi dute ikasturtea. Irurtzunen, Arruazun, Etxarri Aranatzen eta Altsasun sortu dira taldeak. Taldeak ez daude itxita eta ikasturtea hasi berria denez, euskara ikasi edo dakiena hobetu edo aberasteko gogoa duena izena emateko garaiz dabil oraindik ere. Eskaintza zabal horri, gainera, autoikaskuntzarako aukera gehitu behar zaio. Ikasketa telematikoko eskaintza maila guztietarako dute AEK-n.

Euskaltegitik gogorarazi dute euskara ikasten duten pertsona helduek Sakanako Mankomunitatearen beka jasotzeko aukera dutela.