Sanmigel ospakizun gehiago

Guaixe 2018ko ira. 28a, 15:46
Ekaiko ikuspegia.

Ekain ospakizun eguna da San Migel. Ekaitarrek paella prestatu eta kontzeju-etxeko beheko aldean dagoen txokoan afalduko dute. Jatekoen ondoren, mahaian kontu kontari edo bestelako jokoetan ariko dira. Musika ekipoa eramanen dute eta festarako doinuak hark zabalduko ditu. 50 bat ekaitar biltzea espero dute bihar, herrian edota kanpoan bizi direnak.

Bestalde, San Migel eguna arbizuarrendako egun seinalatuetako bat da, udalak aatea, auzatea, eskaintzen baitu. Plazan, bihar, 20:00ak aldera, elkartuko dira arbizuarrak. Koadrila batzuek afariak eginen dituzte. Azkenik, Lizarragako San Migel kofradiako kideak ere elkartuko dira bihar. Elkartean gosaldu ondoren, sanmigeldarrak herriaren gainean dagoen ermitara joanen dira, 11:00etan, mezara. Elizkizuna despedituta, herritarrendako auzatea eskainiko dute. Hangoa despedituta, atzera ere, elkartean bazkaltzera elkartuko dira. Akordeoilariaren doinuekin festa giro ederrean pasako dute arratsaldea.