Erregionala: Lagun Arteak eta Altsasuk irabazi eta lakuntzarrak lider

Guaixe 2018ko urr. 1a, 13:36
Lagun Arteak lidergoa lortu du.

Erregional maila. 4. jardunaldia: Lagun Artea 2 - Ardoi B 1 / Altsasu 2 – Salesianos 0

Erregional mailan bolada onean segitzen dute gure bi taldeek. Lakuntzako Zelai Berrin Lagun Arteak 2 eta 1 hartu zuen mendean Zizurko Ardoi B. Partida lehiatu eta mugituan Zubiriak Lagun Artea aurreratu zuen 31. minutuan eta atsedenaldira joatear zeudenean Asinek berdintzea lortu zuen. Baina atsedenaldia eta gero lakuntzarrak hobeto aritu ziren, gol aukera dexente izan zituzten eta, azkenean Zubiriak bigarrena sartu zuen, 69. minutuan. Hiru puntuak etxean geratu zuen.

Dantzalekun ere pozik geratu ziren bertako futbol zaleak, Altsasuk garaipena lortu baitzuen. Altsasu eta Salesianos nor baino nor aritu ziren eta Guisadok Altsasu aurreratzea lortu zuen 34. minutuan. Bigarren zatian bi taldeek aukerak izan zituzten, baina Lobok bigarrena sartu zuen eta Altsasuk ongi eutsi zion garaipenari.

Altsasu Lagun Artea derbia
Gauzak horrela, Lagun Artea dugu erregional mailako lider berria (12 puntu) eta Altsasu laugarrena da sailkapenean (9 puntu). Asteburuan, hain zuzen ere, erregional mailako derbia jokatuko dute gure bi taldeek, Lagunek eta Altsasuk, Dantzalekun.