Olatzagutia-Urbasa berriarekin kontentu

Guaixe 2018ko urr. 1a, 16:11

12. Olatzagutia-Urbasa lasterketa 136 korrikalarik osatu zuten, horietatik 45 sakandarrek. Xabi Lete eta Alizia Olazabal izan ziren txapeldunak eta Joxeja Maiza eta Izaskun Beunza lehen sakandarrak

Sakandarrak 12. Olatzagutia-Urbasa Mendi Lasterketan (15,23 km)
Gizonak
1.Xabi Lete (Oñati)    1:23:11
4.Joxeja Maiza (Etx)    1:28:26
8.Ander Unzurrunzaga (Etx) 1:30:50
10.Gorka Acebes (Olaz):    1:32:11
15.Jokin Bereziartu (Alts)    1:36:15
18.Jabi Gasanz (Alts)    1:37:05
23.Patxi Cano (Alts)    1:38:10
24.Mikel Satrustegi (Arrua)1:38:55
25.Fran Araña (Arb)    1:40:10
29.Juan Larrea (Alts)    1:42:10
30.Iban Sobredo (Alts)    1:42:21
35.Jabi Beraza (Irur)    1:43:55
36.Fernando Ganuza (Olaz) 1:44:33
41.Iñaki Rubio (Lak)    1:46:18
43.Alberto Anton (Alts)    1:48:05
44.Asier Pellejero (Lak)    1:48:08
45.Iban Verdugo (Etx)    1:48:14
51.Gaizka D. De Garaio (Bak) 1:49:33
55.Asier Leitza (Arb)    1:52:35
60.Santi Agirre (Iturm)    1:54:59
61.Xabier Etxeberria (Etx)1:55:08
64.Joseba Galarza (Iturm)    1:55:57
69.Jon Garasa (Olaz)    1:56:59
73.Iñaki Arkauz (Lak)    1:57:24
81.Jorge Iradi (Alts)    1:59:52
86.Fco. Javier Moreno (Alts) 2:01:32
87.Txomin Razkin (Lak)    2:01:33
89.Tomas Guirado (Alts)    2:01:55
90.Arkaitz Munarriz (Etx)    2:01:55
91.Asier Estarriaga (Etx)    2:01:55
94.Alberto Arrizabalaga (Olaz) 2:03:01
95.Jose Antonio Salgado (Alts) 2:03:01
96.Julen Flores (Lak)    2:03:10
101.Roberto Zornoza (Olaz) 2:05:24
115.Sergio Goñi (Olaz)    2:12:28
118.Aitor Salinas (Etx)    2:15:50

Emakumezkoak
38.Alizia Olazabal (Irun) 1:46:04
57.Izaskun Beunza (Olaz)    1:53:34
112.Maria Goikoetxea (Etx) 2:09:26
117.Joana Senar (Etx)    2:15:50
125.Silvia Perez (Alts)    2:20:50
127.Ainhoa Markinez (Olaz) 2:23:10
130.Izaskun Agirre (Olaz)    2:25:40
132.Uxue Lazkano (Lak)    2:35:03
133.Txaro Ondarra (Bak)    2:46:39
136.Maite Izagirre (Olaz)     2:59:43


Olaztiko Sutegi elkartekoak pozik daude larunbatean jokatutako Olatzagutia-Urbasa mendi lasterketarekin. Aurten proba ezagunaren 12. edizioa zen eta aldaketa nabarmenekin etorri zen. Lehendabizikoa probaren distantzia. Aurreko urteko 26,33 km-tik lasterketa 15,23 km-ra laburtzea erabaki zuen antolakuntzak (900 m desnibel +). “Konturatzen ginen aurreko edizioetan parte-hartzeak behera egin zuela Hasieran 300 korrikalari ziren, eta 140 izatera pasa ginen. Lasterketa asko daude orain, gaur, adibidez 7-8 proba. Gure proba herrikoiagoa egiteko distantzia laburtzea pentsatu genuen, gure bailarako korrikalariak gehiago animatzeko, eta zorionez horrela izan da” aipatu zuten antolatzaileek. “80-100 pertsona espero genituen eta 141 korrikalarik hartu dute irteera” gaineratu zuten.

Izan ere, San Migel festetan murgildua zegoen Olaztin giroa sortzea eta ongi pasatzea zen helburua. Lasterketak herriari bizi gehiago emateko proba San Migel plazatik abiatu zen, eta korrikalariek irteera hartu bezain pronto, txikienendako lasterketak antolatu zituzten San Migel plazan. 4 urte bitarteko neska-mutikoek moto txikiekin hartu zuten parte, eta ondoren 4-7 urte, 7-10 urte eta 10-13 urte artekoen lasterketak heldu ziren. Ez zen sailkapenik egin, helburua ongi pasatzea zelako, eta guztiek pintxo goxoa jaso zuten sari.

Gozatu ederra
Mendi lasterketari dagokionez, aurreko urteko proba luzeko hasierako tartea izan zen aurten bete beharrekoa. Zuzenean Urbasako ipar gailurreriako punturik altuenera jo zuten, Tontorraundira (1.157 m). Bira gorabeheratsua egingo zuten ondoren, ekialdera Altsasuko portugainetik (1.150 m), Morterutxora jaitsi (890 m) eta segidan Zelai handitik (1.113 m) Bargagainera iristeko (1.153 m), eta, ondoren, atzera ere Morterutxora heltzeko. Hortik Olaztiko helmugarako bidea hartu zuten plazara iristeko. Proba hasieratik Xabi Letek, Gorka Hercek eta Sergio Serranok aurrea hartu zuten eta elkarrekin aritu ziren, baina gailurrerian distantzia hartu zuen Xabi Lete oñatiarrak eta bakarrik iritsi zen helmugara (1.23:11). 3 minutu pasa atera zizkion Gorka Herce oiartzuarrari (1:26:32) eta lau minutu luze Sergio Serrano idiazabaldarrari (1:27:35). “Izugarri gozatu dut. Lehen aldiz aritu naiz proba honetan eta ibilbidea asko gustatu zait. Lehorra zegoen eta korrika egin ahal izan da” aipatu zuen Letek. Emakumezkoetan Alizia Olazabal beterano irundarra gailendu zen beste behin (1:46:04). “Ez dakit zenbat txapela lortu ditudan hemen; kontua galdu dut” onartu zuen korrikalari beteranoak. Bigarrena Izaskun Beunza olaztiarra izan zen (1:53:34) eta hirugarrena Beatriz Martinez iruindarra (1:57:55).

45 sakandar
Olaztikoa orain proba herrikoiagoa dela ezin da ukatu proba bukatu zuten 136 korrikalarien artean 45 sakandar zeudelako. Helmugan laugarrena sartu zen Joxeja Maiza etxarriarra (1:28:26) eta emakumezkoetan bigarrena izan zen Izaskun Beunza (1:53:34) izan ziren lehen sakandarrak. Ander Unzurrunzaga etxarriarrak sasoi betean jarraitzen du: helmugan zortzigarrena izan zen eta lehen beteranoa izan zen, Alizia Olazabalekin batera. Bukaeran korrikalari guztiek opari poltsa jaso zuten eta auzate ederra zuten zain, indarrak berreskuratzeko. Txapeldunek txapelak jaso zituzten eta bertako produktuekin osatutako loteak, gainontzeko saridunek bezala.

Lopez de Goikoetxea gogoan
Lasterketa hasi baino lehen minutu bateko ixilunea gorde zen bezperan motor istripuz hildako Juantxo Lopez de Goikoetxearen alde. Antolakuntzakoek senitartekoei eta lagunei euren babesa azaldu zieten. “Juantxo beti izanen dugu gogoan” aitortu zuten.