Zabaleta Soriako San Saturioko Torneoko onena

Guaixe 2018ko urr. 3a, 11:27

Etxarrengo atzelariak eta Irribarriak San Saturioko Torneoa irabazi zuten, Ezkurdiari eta Aretxabaletari 19 eta 22 irabazi eta gero

Soriako San Saturioko Torneoko finala jokatu zen atzo gauean. Irribarriak eta Zabaletak Ezkurdiaren eta Aretxabaletaren kontra jokatu zuten finala. Partidan parez pare ibili ziren bi bikoak hasieran, eta Soriako pilota zaleei final ikusgarria eskaini zieten, laurak ongi aritu baitziren. Baina bukaeran atzeko koadroetan Zabaleta gailendu zitzaion Aretxabaletari, izugarri jo baitzuen Etxarrengoak. 19 eta 22 irabazi eta gero, Irribarriak eta Zabaletak lortu zuten San Saturioko Trofeoa. Horretaz gain, partidako pilotaririk onenaren saria jaso zuen Zabaletak.

Gaur materiala aukeratuko dute Ezkurdiak eta Agirrek
Ostiralean Lau t’erdiko Txapelketako final zortzireneko partida jokatuko dute Joseba Ezkurdiak eta Agirrek Altsasun. Material aukeraketa gaur egingo dute, 13:30ean, Burunda pilotalekuan.