EHko Erdiguneko martxako bazkarirako izena ematea zabalik

Guaixe 2018ko urr. 3a, 12:03

Urriaren 14an izanen da, 15:00etan, Irañetako bordan

Hurrengo asteburuan, urriaren 144an, Independentistak sareak, Iratxo Mendi taldeak eta Sakanako Mendizaleak taldeak martxa antolatu dute, Beriainetik gertu dagoen Euskal Herriko Erdigunera. Hiru zutabe aterako dira: 8:15ean Unanukoa, herriko plazatik, 8:45ean Senosiaindik, goiko parteko askatik, eta 9:30ean Irañetakoa, bordatik. Hiru zutabeek erdigunean egingo dute bat eta 11:30ean ekitaldi nagusia izango da. Ondoren, herri bazkarian bilduko dira Irañetako bordan (helduak 12 euro, haurrak 6 euro). Izena ematea zabalik dago, urriaren 10era arte, www.independentistak.eus web gunean edo 943 561 853 telefonoan.