Musikariak ikastetxeetan programan Sakanako lau ikastetxek parte hartuko dute

Guaixe 2018ko urr. 4a, 11:06
Programan parte hartuko duten musikariak Maria Solana kontseilariarekin. UTZITAKOA

Nafarroako Gobernuko Hezkutza Sailak antolatutako programaren helburua euskal musikaren ibilbidea ezagutzera eman eta euskararen transmisioa bultzatzea da

Hogeika musikari eta abeslari ospetsuk Nafarroako 37 ikastetxe bisitatuko dituzte. Bisita hauetan ikasleei euskal musikaren tradizioaren ibilbidea ulertzeko tresnak emanen dituzte hizkuntza sustatzeko. Gainera, zuzeneko musika eskainiko dute ere. Maria Solana Hezkuntza kontseilariak azaldu duenez, "kulturaren eta hizkntzaren transmisioaren mezularia da musika". Musikariak ikastetxeetan programaren lehenengo edizioa da.

Altsasuko Iñigo Aritza ikastola, Altsasu Bigarren Hezkuntzako Institutua, Altsasuko Sagrado Corazon ikastetxea eta Etxarri Aranazko Andra Mari ikastola dira programan parte hartuko dute Sakanako ikastetxeak.

Musikarien saioak 14 eta 18 urte bitarteko ikasleei bideratuta daude, eta saio bakoitzean gehienez 40 lagun egonen dira. Gainera, parte hartuko duten musikariek eta abeslariek Hezkuntza Sailak antoaltutako trebakuntza ikastaroak eginen dituzte.

Hezkuntza Sailak azaldu duenez, musikariak ikastetxeetan programa urria eta azaroa bitartean jarriko dute martxan.

Parte hartuko duten musikariak, besteak beste:

Amorante
Eñaut Elorrieta
Gorka Urbizu
Iker Lauroba
Ines Osinaga
Inun
Jon Basaguren
Joseba B.Lenoir
Joseba Irazoki
Jurgi Ekiza
Keu Agirretxea
La Basu
Maria Rivero
Mikel Markez
Miren Narbaiza
Olatz Salvador
Pantxix Bidart
Pelax
Petti
Rafa Rueda
Tristtan Mourguy
Xabi San Sebastian
Zuriñe Hidalgo