Aralarko hitzorduari hutsik egin gabe

Guaixe 2018ko urr. 4a, 17:14

Aralarko aingerua gurtzen. Argazkia: Nerea Mazkiaran.

Aralarko santutegiak jendearen etengabeko joan-etorria hartu zuen larunbatean. San Migel egunak jendartean duen debozioaren erakuslea izan zen mendiko elizara gerturatutako jendetza. Bost meza aurreikusita bazeuden ere, azkenik, sei izan ziren egin ziren elizkizunak: lau goizez eta bi arratsaldez. Meza nagusia, gainera, Francisco Perez artzapezpikuak eman zuen. Elizkizun guztien ondoren fededunek Aralarko aingeruaren irudia gurtzeko aukera izan zuten.