Abesbatzen zikloa Sakanara helduko da

Guaixe 2018ko urr. 5a, 08:02

Barañaingo abesbatzaren kontzertua izanen da bihar, urriaren 6an, larunbata, 19:00etan, herriko plazan

Nafarroako Abesbatzen Federazioak aurten 30 urte betetzen ditu eta urtero bezala Nafarroako Abesbatzen Zikloa antolatu du. Zikloaren kontzertuak irailan, urrian, azaroan eta abenduan eginen dituzte Nafarroako hainbat herrietan. Sakana zikloaren bi kontzertu antolatu dituzte: bihar, urriaren 6an, 19:00eta Lakuntzako plazan Barañaingo abesbatza egonen da. Hurrengo kontzertua urriaren 21ean izanen da, igandea, Urdiaingo elizan. Agoitzeko San Miguel abesbatza izanen da.

Etxarri Aranazko Abesbatzak ere parte hartuko du zikloan; hortaz, azaroaren 10ean kontzertua eskainiko du Irunberrin. Nafarroako Abesbatzen Federazioaren zikloaren helburuak "kalitate handiko musika ikuskizunak eskaintzea, artisten arteko harremanak sortzea eta sarrera librekoak izatea da". Kontzertu hauek, federaziotik argitu dutenez, "urtean zehar kultur jarduera gutxiko edo gabeko herrietan" egiten dira.