81.102,66 euro musika eskolendako

Guaixe 2018ko urr. 10a, 08:39
Etxarri Aranazko musika eskolako ikasleak. Argazkia: artxiboa.

Udal musika eskolen aurrekontua osatzeko hiru bideetatik biltzen da dirua: udalek egindako ekarpenak, ikasleen matrikulak eta Hezkuntza Departamentuaren diru-laguntza. Finantza arloak eragindako krisiarekin foru administrazioak musika eskolen jardunaren zama udalen eta familien bizkar utzi zuen. Departamentuak jakinarazi duenez, aurten 2,2 milioi euro banatu ditu 51 musika eskolen artean eta 2010ean egindako inbertsioetara bueltatzea eta murrizketak lehengoratzea lortu duela ziurtatu du.

Diru-laguntza jaso duten udal musika eskolen artean ibarreko bost daude: Irurtzun, 18.888,63 euro; Lakuntza, 14.743,1 euro; Etxarri Aranatz, 24.654,96 euro; Altsasu, 19.309,42 euro eta Olatzagutia, 3.506,55 euro. Guztira, 81.102,66 euro, udalek bi ordainketatan jasoko dutenak.