Iruñean Intsumisioaren parkea mustuko dute

Guaixe 2018ko urr. 5a, 14:16
Iruñeko intsumiso presoak bakearen ikurra egiten lurrean etzanik. 1995eko garila.

San Roke kalean zegoen espetxe zaharra 2012ko irailean bota zuen Iruñeko Udalak eta parke bat egin zuten. Parke horri Intsumisioaren parkea izena ematea erabaki du Iruñeko Udalak eta Pello Iraizozen oroigarria jarriko du.  Hala, soldaduskaren kontra egin zuen mugimendu zabal hura eta gazte Nafarrek borroka horretan izandako lidergoa gogorarazi nahi du hiriburuko udalak.

Parkea bihar mustuko dute eta, propio, egitaraua prestatu dute. 11:00etan kalejira antimilitarista abiatuko da baratxurien plazatik, Broken Brothers Brass Bandek girotuta. 12:00etan mustuko da plaza eta 12:30ean Tonino Carotoneren kantaldia izanen da. Despeditzeko, 14:30ean bazkari intsumisoa izanen da.  

Soldaduskaren kontrako mugimenduan aritutako hainbat sakandarrek parte hartuko dute. Intsumiso asko preso egon ziren aipatu kartzelan. Gehienak Grupo Antimilitarista de Sakana / Sakanako Antimilitarista Taldean (GAS-SAT) antolatu ziren. Eta hainbat sakandar izan ziren mugimendua babestu zutenak. Mugimendu haren oroigarri, Olatzagutiko plaza batek Intsumisioaren plaza izena du duela duela 23 urtetik.