Beñat Katarain eta Izaskun Sanz nagusi Etxarri Aranatzen

Guaixe 2018ko urr. 8a, 14:00

91 korrikalarik osatu zuten 43. Mendira Joan Etorria, horietatik 48 sakandar, etxarriarrak gehienak (32). Aritz Munarriz –helmugan laugarrena– eta Ioana Lopez –emakumezkoetan bigarrena– izan ziren lehen etxarriarrak

Hotza eta tarteka euria ari zuela jokatu zen, igandean, Udaberri elkarteak Etxarri Aranazko Udalaren eta Nafarroako Mendi Federazioaren laguntzarekin antolatutako 43. Mendira Joan Etorria. Hala ere, ferien ospakizunetan murgildua zegoen Etxarri, eta proban irteera hartu zuten 92 korrikalariak animatzeko giro oso polita zegoen plazan. Etxarrikoa denboraldiko azken lasterketetako bat denez, ongi aritu nahi zuten korrikalariek, proba Nafarroako Mendi Lasterketen Txapelketarako baliagarria dela kontuan hartuta, are gehiago.

Jaitsieran hartu zuen aurrea Katarainek
Etxarriko plazatik atera eta Urbasa-Andiako bargaraino, Hartzabaleraino, igotzea zen korrikalarien erronka, handik Etxarriko plazaraino jaisteko. 10 km eta 572 metroko desnibel positiboa osatu behar zuten. Hasieratik aurrean jarri ziren Alkotzeko Mikel Beunza, Lakuntzako Beñat Katarain eta Hiriberri Deierriko Javier Lizarraga. Mikel Beunzak aurrera egin zuen, baina Katarainek eta Lizarragak harrapatu zuten. Hala ere, Hartzabal igo baino lehen ihesi egin zuen Beunzak eta bera izan zen Hartzabalera iristen lehena, atzetik zituenei 20 segundo aterata. Baina jaitsieran Beñat Katarain lakuntzarrak Beunza harrapatu eta gainditu zuen, eta bakarrik iritsi ziren Etxarriko helmugara (45:30), Mikel Beunzari ia minutu bat aterata (46:25). Hirugarrena Javier Lizarraga izan zen (46:47). Laugarrena Aritz Munarriz etxarriarra sartu zen (48:33), herritarren txalo zaparrada artean. Lehen beteranoa Ander Unzurrunzaga Iurrebaso etxarriarra izan zen, helmugan zazpigarrena (50:54). Emakumezkoetan, aurreko urtean bigarrena izan zen Izaskun Sanz izan zen azkarrena (59:41). Aldi berean, probako lehen beteranoa izan zen. 2 minutu pasa atera zizkion Ioana Lopez Berastegi etxarriarrari (1:01:45), eta hirugarrena Erkuden San Martin etxarriarra izan zen (1:03:13).

Denboraldi bikaina egiten ari da 29 urte dituen Euskal Herriko selekzioko kide Beñat Katarain. Besteak beste, Camille Extreme, Lakuntza-Aralar Mendi Lasterketa, Garingo mendi lasterketa, Orioko mendi lasterketa, Aztiri Mendi Lasterketa eta Etxarri Aranaz. “Etxarrikoa gogorra egiten da denboraldi bukaera delako, baina oso polita da” adierazi zuen Zegaman bizi den lakuntzarrak. “Oso lasterketa polita da, sekulako giro ederrarekin” gaineratu zuen 41 urteko Salinas de Galarreko Izaskun Sanz txapeldunak.

48 sakandar, horietatik 32 etxarriar
Aipatzekoa da Etxarriko proban aritu ziren korrikalari gehienak sakandarrak zirela. Proba osatu zuten 91 korrikalarietatik 48 sakandarrak ziren, eta haietatik gehienak etxarriarrak, 32 herritar, hain zuzen ere. Bukaeran auzate ederra zuten zain Udaberri elkartean. Aldiz, sari ematea Etxarri Aranazko plazan egin zuten. Lehendabiziko gizon eta emakumeek 100 euro, txapela eta sari berezia jaso zituzten, bigarrenek 75 euro eta sari berezia eta hirugarrenek 50 euro eta sari berezia. Bestalde, lehendabiziko gizon eta emakumezko etxarriarrek 50 euro eta sari berezia jaso zituzten, eta bigarrenek eta hirugarrenek sari berezia. Lehen beteranoendako ere sari berezia egon zen.

Katarainek eta Sanzek ez zuten lortu Juan Mari Garinek 2001ean (42:50) eta Virginia Perezek 2016an egindako errekorra (52:18) gainditzea.


Sakandarrak XLIII. Mendira Joan Etorrian
1.Beñat Katarain (Lak)    45:30
4.Aritz Munarriz (Etx)    48:33
7.Ander Unzurrunzaga (Etx) 50:54
9.Mikel Satrustegi (Arru) 51:34
10.Joxeja Maiza (Etx)    51:48
11.Alatz Agirre (Arb)    52:22
12.Alberto Razkin (Etx)    52:36
14.Beñat Anda (Etx)    52:56
17.Ander Unzurrunzaga G. (Etx) 53:44
19.Jorge Holgado (Alts)    54:11
22.David Caballe (Etx)    54:42
23.Ibon Ubeda (Etx)    55:18
24.Fran Araña (Arb)    55:26
25.Santi Galarza (Itur)    55:29
28.Ioseba Iza (Arb)    56:03
30.Egoitz Aldaz (Olaz)    56:25
31.Gaizka D. De Garaio (Bak) 56:36
33.Arkaitz Munarriz (Etx)    56:53
34.Carlos Mñaeru (Etx)    56:55
35.Iban Gonzalez (Urd)    56:57
36.Kepa Gordo (Arb)    57:04
37.Joseba Galarza (Iturm)    57:10
42.Iban Verdugo (Etx)    58:41
45.Ivan L. Sabando (Etx)    59:09
46.Izai Mauleon (Etx)    59:10
50.Josean Salgado (Alts)    59:34
52.Bernando Garciandia (Etx) 59:48
53.Alberto Mtnez. De Lagran (Etx) 59:54
54.Gorka Arratibel (Etx)    59:58
55.Xabier Etxeberria (Etx) 1:00:19
57.Asier Estarriaga (Etx)    1:00:28
58.Aimar Araña (Etx)    1:00:30
59.Garat Flores (Etx)    1:00:36
60.Patxi Urrestarazu (Etx)    1:00:59
61.Bautista Barandalla (Etx) 1:01:30
62.Jon Zabaleta (Etx)    1:01:30
63.Araitz Jaka (Etx)    1:01:37
64.Ioana Lopez (Etx)    1:01:45
66.Erkuden San Martin (Etx) 1:03:13
69.Jon Igoa (Etx)        1:04:46
70.Iñaki Arkauz (Lak)    1:04:53
72.Maite Zabalaleta (Etx)    1:05:46
76.Luismi Chaves (Lak)    1:07:43
81.Joana Senar (Etx)    1:11:02
82.Aitor Salinas (Etx)    1:11:03
84.Olga Garziandia (Etx)    1:11:53
85.Izaskun Igoa (Etx)    1:11:59
86.Patxi Atxa (Etx)    1:12:30