Nafarroako Bertsolari Txapelketan izena ematea zabalik

Guaixe 2018ko urr. 9a, 09:50
2017ko Nafarroako Bertsolari Txapelketa. UTZITAKOA

Bihar amaituko da Txapelketan izena emateko epea. 2001. urtean edo lehenago jaiotakoek izanen dute aukera txapelketan parte hartzeko

2019ko hasierako hilabetetan ospatuko da Nafaroako Bertsolari Txapelketa. Nafarroako Bertsozale Elkarteak antolatzen du ekimena. Hortaz, elkarteak txapelketan parte hartzeko izena ematea zabaldu du. Urriaren 10a arte, bihar, asteazkena, izanen da zabalik izena emateko epea.

Txapelketan parte hartzeko bertsolariak 2001. urtean edo lehenago jaiotakoak izan behar dira. Azken urteotan bezala, lehen aldiz parte hartuko duten bertsolariek sailkatze saio bat jokatu beharko dute udazkenean.

Txapelketan izena emateko: nafarroa@bertsozale.eus e-postara mezua bidali edo 948 143 747 zenbakira deitu.