Garaipenarekin ekin dio Elomendiko ligari Arakilgo Zaldua taldeak

Guaixe 2018ko urr. 9a, 11:03

Elomendiko Txapelketa. 2. jardunaldia: Roca 1 – Zaldua 4

Elomendiko 2018/2019 denboraldia abian da. Asteburu honetan 2. jardunaldia jokatu zen eta primeran aritu zen Arakilgo Zaldua taldea, Roca taldeari 1 eta 4 irabazi baitzion. Lehendabiziko jardunaldian ere irabazi zuela kontuan hartuta, ongi hasi dira arakildarrak.

Bidezarra da liderra, Ardoi-Poukas bigarrena eta Zaldua hirugarrena, hirurak 6 punturekin. Asteburuan 3. jardunaldia jokatuko da eta Zalduak Unziti izango du aurkari, Lekunberrin jokatuko den partidan.