Jon Gil bigarrena Atarrabian

Guaixe 2018ko urr. 9a, 12:04

Kadeteen eta jubenilen 2018 denboraldiko azken lasterketan El Caserio-Valsay taldean dabilen lakuntzarra bigarrena sartu zen, Cadavid txapeldunaren denbora berean

Igandean kadeteen eta jubenilen Nafarroako azken proba jokatu zen, XLIII. Atarrabiako Udaleko Trofeoa. Euria eta hotza izan ziren protagonista lasterketa gorabeheratsuan. Proba 11 txirrindularien arteko esprintean erabaki zen eta Fundacion Lintxu taldeko Santiago Cadavid izan zen azkarrena, Tafalles klubeko El Caserio-Valsay taldeko Jon Gil lakuntzarraren aurretik. Gil lehen urteko juniorren sailkapenean lehena sailkatu zen. Aralar klubeko Intersport Irabia taldeko Beñat Etxezarreta laugarrena sailkatu zen, eta talde bereko Javier Mitxaus 11.a. Gainontzekoei dagokienez, Iker Cerviño (I.I.) 15.a sailkatu zen, Mikel Lizasoain (I.I.) 26.a eta Diego Gonzalo (Quesos Albeniz) 27.a.

Lasterketa honekin kadeteen eta jubenilen mailako txirrindulariek agur esan diote denboraldiari.