Ezkurdiak eta Imazek gaur aukeratuko dute materiala

Guaixe 2018ko urr. 10a, 11:41

Ezkurdia, aurreko material aukeraketa batean.

Asteazkenean, 15:00etan, Legution

Joseba Ezkurdiak Imaz izango du arerio Lau t’erdiko finalerdietako ligaxkako lehen jardunaldian. Partida Legution jokatuko da, ostiralean, 17:00etan hasiko den jaialdian (ETB1) eta materiala gaur aukeratuko dute, asteazkenean, 15:00etan.

Lau t’erdia alde batera utzita, atzo Agurainen aritu zen Joseba Ezkurdia, festetako feria egun garrantzitsuan antolatutako jaialdian. Beñat Rezustarekin osatu zuen bikoa arbizuarrak eta 22 eta 12 irabazi zieten Iker Irribarriari eta Jose Javier Zabaletari. Ikusgarri aritu ziren txapeldunak.