Doneztebe-Irurtzun bizikleta bidearengatik kaltetutako ondasun eta eskubideen okupazioa

Guaixe 2018ko urr. 10a, 19:49
Ederbidearen lan bilera bat Baionan. Argazkia: artxiboa.

Doneztebe-Irurtzun bizikleta bidearen Udalez gaindiko Eragina duen Proiektu Sektorialean jasotzen diren lanek kaltetutako ondasun eta eskubideen nahitaezko desjabetzea premiazkoa izendatu du Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran. Proiektu horren helburua Doneztebe eta Irurtzun bizikleta bidez lotzea da. Hau da, Plazaola eta Bidasoako bide berdeak lotzea. Bizikletendako aurreikusitako egitasmo hori Nafarroako Euroveloren zati bat egitea da, Iruñatik Endarlatsara. Guztira 52 km dira. Etorkizunean Ederbidea bizikleten egitasmoko zati ere izanen da: Baiona, Donostia eta Iruñea bide berdez lotuko duena. Ederbidearen barne kokatzen den ekintza horren aurrekontua 236.845 eurokoa da eta Europako Poctefa programaren finantziazioa du.