Bertso Eskolen ikasturtea hasi da

Guaixe 2018ko urr. 11a, 11:34

Altsasuko bertso eskolako ikasleak 2017ko Nafarroako Bertso Eskolen egunean.

Bertsoak egiten ikasteko eskolen matrikulazioak zabalik daude. Gaitasun linguistikoak eta komunikazioaren aspektuak lantzen dira bertsolaritzan ere

Gazteendako eta haurrendako bertso eskolak martxan jarri dira Sakanako hainbat herritan. Bertsolaritzaz eta hitzarekin gozatzeko aukera ez ezik, gaitasun ugari trebatzen dira betsolaritzarekin, esaterako, bat batekotasuna, iruditegia eta argudikoak landu, lagunak ezagutu eta euzkaraz bizi eta harekin jolasteko aukera ematen du ere.

Altsasun, Etxarri Aranatzen, Irurtzunen, Urdiainen, Olatzagutian eta Lakuntzan daude bertsolaritzan trebatzeko ikastaroak. Ikasturtea dagoeneko hasi bada ere, Nafarroako Bertsozale Elkarteak, Bertso Eskoletako bultzatzaileek, azaldu dutenez oraindik dago matrikulatzeko aukera. Parte hartu nahi izanez gero 948143747 telefonora deitu edo nafarroa@bertsozale.eus e-postara mezu bat bidali. Bertsoak egiten ikasteko eskolen matrikulazioak zabalik daude. Gaitasun linguistikoak eta komunikazioaren aspektuak lantzen dira bertsolaritzan ere.

Ordutegiak

Altsasu

Altsasuko gaztetxoak  (LH)

Astearteak, 17:15-18:15

Altsasuko AEK

Altsasuko gazteak (DBH)

Astelehenak, 17:30-18;30

Altsasuko AEK

Etxarri Aranatz

Etxarri Aranazko gaztetxoak

Astearteak, 17:00-18:00

Kultur Etxean

Irurtzun

Irurtzungo gaztetxoak (LH)

Astearteak, 16:30-17:30

Irurtzungo Kutur Etxean

Urdiain

Urdiaingo gaztetxoak (LH)

Ostiralak, 16:00-17:00

Urdiaingo eskola

Olazti

Olaztiko gaztetxoak (LH)

Astearteak, 14:00-14:50

Olaztiko eskola

Lakuntza

Lakuntzako gaztetxoak (LH)

Astearteak, 15:40-16:30

Lakuntzan