Haur Hezkuntzan D ereduak 1,5 igoera izan du

Guaixe 2018ko urr. 12a, 08:45
Atakondoa eskolan ikasleak eta gurasoak. Artxiboa.

Ikasturte honetan Haur Hezkuntzan hasi diren ikasleen % 86,9 D ereduan (euskaraz, gaztelania ikasgaia) ikasten ari da. Hala ere, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBH batuta hazkundea 0,1 puntukoa besterik ez da izan.

Hizkuntza ereduen bilakaera matrikulazio garaian aztertzen ditu Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak urtero eta 2018-2019 ikasturteko datuak jakinarazi berri ditu. Euskarazko eredua da hizkuntza ikastea bermatzen duena. Hala diote hezkuntzako eta soziolinguistikako adituek. Mank-etik zabaldutako datuen arabera, D eredua hezkuntza zikloetan egoera honako egoera du: Haur Hezkuntzan ikasleen % 86,9 (1,5 gora), Lehen Hezkuntzan ikasleen % 82,3  (0,2 gehiago) eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan % 79,7 (0,8 gehiago).

Z



ikloka
H

aur Hezkuntzan (HH) aurreko ikasturtean baino 45 gutxiago matrikulatu dira, 587. Haietatik % 86,9 (510) euskarazko ereduan ikasten ari dira. Aurreko ikasturtearekin alderatuta D ereduak 1,5 puntu egin du gora. Euskarazko ereduan aurreko ikasturtean baino 30 ikasle gutxiago daude. A eredua (gaztelaniaz eta euskara ikasgaia) % 8ko matrikulazioa du, 47 (0,6ko eta 7 ikasleko galera).  Azkenik, B ereduan (ikasgai gehienak euskaraz, batzuk gaztelaniaz) % 5,1 ikasle matrikulatu dituzte gurasoek, 30 (0,9 puntu eta 8 ikasle gutxiago).

Lehen Hezkuntzan 1.465 ikasle daude izena emanda, aurreko ikasturtean baino 68 gehiago. Euskarazko ereduak 9 ikasturteren ondoren behera egin zuen portzentajean aurreko kurtsoan. Orduan galdutako 0,2 puntuak aurtengo matrikulazioarekin berreskuratu ditu D ereduak eta % 82,3an gelditu da. 1.205 ikasle daude euskaraz ikasten, aurreko kurtsoan baino 57 gehiago. A ereduan ikasleen % 12,1 daude, 178 (0,9 puntu gutxiago eta 3 ikasle gutxiago). B ereduan bigarren urtez segituan gora egin du matrikulazioak eta % 5,6 da, 82 (0,7 eta 14 ikasle gehiago). Bi urteren ondoren hizkuntza eredu horren matrikulazioa % 5etik gora gelditu da.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan (DBH) 779 ikasle ari dira ikasten, aurreko ikasturtean baino 49 gehiago. Haietatik % 79,7 D ereduan ikasten ari dira. Hau da, euskaraz ikasten ari diren ikasleak 621 dira (0,8 puntu eta 45 ikasle gehiago). Euskarazko ereduak DBHn sekula lortu gabeko maila lortu du eta bost ikasleetatik lau D ereduan aritzeko 0,3 puntu besterik ez da falta. A ereduan % 20,3   edo 158 ikasle daude izena emanda (0,8 puntu gutxiago eta 4 ikasle gehiago).


Orokorrean 


Hiru hezkuntza zikloetan 2.831 ikasle ari dira ikasten, aurreko kurtsoan baino 72 gehiago. Euskara Zerbitzuak zabaldutako datuen arabera, D ereduan % 82,5 ari dira, 2.336 (48 ikasle gutxiago eta 0,1 gehiago). A ereduan ikasleen % 13,5 ari dira ikasten, 383 (0,4 puntu gutxiago eta 20 gutxiago). Azkenik, B ereduan ikasleen % 4 daude, 112 (% 0,3 eta 6 ikasle gehiago).

Hizkuntza ereduen bilakaera                            
Ikasturtea Haur Hezkuntza       Lehen Hezkuntza       DBH      
  A   B   D   A   B   D   A   D  
  Kopurua % Kopurua % Kopurua % Kopurua % Kopurua % Kopurua % Kopurua % Kopurua %
1997/1998 126 24,1 0 0 396 75,9 365 32,5 0 0 758 67,5 168 35,8 301 64,2
2001/2002 111 20,9 0 0 420 79,1 320 28,8 0 0 792 71,2 262 38,7 419 61,3
2005/2006 97 18,2 0 0 437 81,8 278 24,7 0 0 876 75,9 235 34 456 66
2006/2007 98 17,5 16 2,9 445 79,6 272 23,3 14 1,2 883 75,5 216 32 460 68
2011/2012 79 11,7 29 4,3 568 84 200 15,8 89 7 974 77,1 176 24,5 542 75,5
2012/2013 85 11,6 34 4,6 616 83,8 201 15,9 67 5,3 557 75,8 178 24,2 557 75,8
201320/14 68 9,8 45 6,5 583 83,7 195 15 65 5 1039 80 177 23,4 578 76,6
2014/2015 69 9,9 41 5,9 585 84,2 184 13,9 69 5,2 1069 80,9 161 22,1 567 77,9
2015/2016 56 8,4 40 6 573 85,6 184 13,6 71 5,2 1101 81,2 159 22,2 558 77,8
2016/2017 57 8,6 47 7,1 557 84,3 181 13,2 61 4,5 1128 82,3 160 22,5 550 77,5
2017/2018 54 8,6 38 6 540 85,4 181 13 68 4,9 1148 82,1 154 21,1 576 78,9
2018/2019 47 8 30 5,1 510 86,9 178 12,1 82 5,6 1205 82,3 158 20,3 621 79,7

 

Hizkuntza ereduen bilakaera orokorra: kopuru absolutuak
  A B D
  Kopurua % Kopurua % Kopurua %
1997/1998 659 31,2 0 0 1455 68,8
2001/2002 695 29,9 0 0 1631 70,1
2005/2006 610 25,6 0 0 1769 74,4
2006/2007 588 24,4 30 1,3 1789 74,3
2011/2012 455 17,1 118 4,4 2096 78,5
2012/2013 464 17 101 3,7 2168 79,3
2013/2014 440 16 110 4 2200 80
2014/2015 414 15,1 110 4 2221 80,9
2015/2016 399 14,6 111 4 2232 81,4
2016/2017 398 14,5 108 4 2235 81,5
2017/2018 403 13,9 106 3,7 2384 82,4
2018/2019 383 13,5 112 4 2336 82,5