Lau t’erdia: Joseba Ezkurdia eta Joanes Bakaikoa gaur lanean

Guaixe 2018ko urr. 12a, 10:00

Gaur, Legution, Ezkurdiak Victor izango du aurkari eta Bakaikoak Peña II.a (ETB1)

Asteburuan Lau t’erdiko Txapelketako final erdien ligaxkako 1. jardunaldia jokatuko da. A multzoan, Joseba Ezkurdiak Victor izango du aurkari, gaur Legution antolatu den jaialdian (ETB1). Jaialdi berean Promesen mailako finalerdietako 1. jardunaldiko partida jokatuko dute Joanes Bakaikoa etxarriarrak eta Jon Ander Peñak, Peña II.ak.

Maila nagusiko A multzoko beste partida Olaizola II.ak eta Altuna III.ak dute jokatzekoa, astelehenean, Tolosan. Amezketakoa gaur probatuko da eta jokatzeko dagoen edo ez adieraziko du. Txapelketa uzten badu, Asier Agirrek hartuko du bere tokia. Bestalde, Lau t’erdiko B multzoan Elezkano II.ak Jaka ordezkatuko duen Retegi Bi izango du arerio Arnedon, eta Bengoetxea VI.ak eta Urrutikoetxeak igandean jokatuko dute Lekunberrin (ETB1).